Gizarte Zerbitzuen eredu berri baterantz | Hacia un modelo de Servicios Sociales

UDALERRIEN PRAKTIKA ONEN JARDUNALDIAK BIZIKIDETZA DEMOKRATIKORAKO ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZKUNTZAREN GAIAN

Justizia eta Herri Administrazio Publikoa Sailak, Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez, -Giza Eskubideen gaietan gobernuaren zeharkakotasunaren eta jardueraren koherentziaren sustatzaile gisa-, sustapen propioko jarduerak garatzen ditu eta beste batzuk partekatu gobernuko zenbait sailekin, zeintzuk, neurri handi batean, tolerantziaren eta Giza Eskubideen sustapenerako egitasmoak diren, gai horretan politikaren ahaleginak indartu eta optimizatzeko xedearekin.

Zentzu horretan, euskal botere politikoek Bakerako eta Giza Eskubideetarako hezkuntza sustatzearen aldeko apustua egiten dute. Balio demokratikoen sustapena ere egiten dute oinarri politiko sendo eta printzipio moral gardenetatik abiatuz.

Giza Eskubideek eta bakeak ezinbesteko erreferentzia osatzen dute justizia, askatasun, berdintasun eta elkartasunaren gainean eraiki nahi den edozein eredu sozial eta politikorako. Giza duintasunaren balio gorena eta pertsona oro, abiapuntu dira gizartean gizabanako bakoitzak dituen eskubide eta betebehar guztiak elkartzeko, baina, funtsean, pertsonaren nagusitasuna zalantzan jarri gabe, zeinaren garapen eta sustapenari bideratu behar den, finean, arkitektura soziala eta instituzionala.

Giza Eskubideetarako Hezkuntza honela defini daiteke: “Giza Eskubideen esparruan kultura unibertsal bat sortzera bideraturiko, gaitasun, hedatze eta informazio jarduera guztiak dira, zeintzuk ezagupenak eta balioak transmititzen gauzatzen diren, eta jarrerak moldeatzen, eta bere xedea honako hau da:

  1. Giza Eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua ezagutzea eta indartzea.
  2. Nortasun humanoa eta gizon-emakumeen duintasunaren zentzua erabat garatzea.
  3. Sexuen arteko elkar ulertze, tolerantzia, eta berdintasuna, eta pertsona, nazio, herri indigena, eta talde ezberdinen (arrazazkoak, nazionalak, etnikoak, erlijiosoak, eta linguistikoak) arteko adiskidetasuna sustatzea.
  4. Pertsona guztien partaidetza eraginkorra erraztea gizarte aske batean.
  5. Jarduerak areagotzea Nazio Batuen bakearen mantenuan.

Bakerako Hezkuntzak, zentzu zabalean, Giza Eskubideetarako Hezkuntza hartu eta harekin uztartzen da. Izan ere, Bakerako hezkuntza, bake positibo gisa hartuta, indarkeria zuzenaren (bake negatiboa) gabezia hutsa baino askoz gehiago da. Horrela, indarkeria zuzenaren maila txikia eta justizia eta kultura adiskidetzaile maila handia erdiesten saiatzen da bakerako hezkuntza. Egitura- eta kultura-indarkeria ezabatzea bilatzen du, baita gizarte-harmonia eta guztien eskubideekiko errespetua ere, lehentasuna duten berdintasun, justizia eta elkartasun balioetan oinarrituz.

Udalerriek, herritarrengandik gertu dauden instituzioak diren aldetik, elementu garrantzitsuak aurkezten dituzte prestakuntza integral baterako: sistema konplexua osatzen dute, eta, era berean, hezkuntza-agente egonkorra, plurala eta poliedrikoa, gai dena faktore ez-hezitzaileei aurre egiteko. Balio horretatik abiatuz, beharrezkoa gertatzen da instituzioen arteko lankidetzaren sustapena eta indartzea erakunde hauekin, zeintzuk, haien ahalmen hezitzailearen eta hiriko eginkizunaren bidez, herritargo demokratiko baten balioak transmititu ditzaketen, espazio publikoa bizikidetzarako espazio bihurtuz.

Aurkezten dugun jardunaldia, Bakerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzako Euskal Planaren (2008-2011) birformulatzen duen Bizikidetza demokratikoa eta indarkarkeriaren deslegitimazioa (2010-2011) dokumentuan Justizia eta Herri Administrazio Publikoa Sailaren ekintzen programen baitan dago.